Alice Coltrane, ezkondu aurretik Alice McLeod (Detroit, 1937ko abuztuaren 27a – Los Angeles, 2007ko urtarrilaren 12a) konpositore, pianista, organo-jotzaile eta jazz harpa- jotzaile estatubatuarra izan zen.[1][2]
Ezaguna da, besteak beste, jazz-bandetan harpa erabili zuten musikari entzutetsuetako bat zelako, bera baino lehen, Daphne Hellman (1916-2002), Betty Glamann (1923-1990), Dorothy Ashby (1932-1986), Corky Jale (1936) eta, geroago, Deborah Henson-Conant.[3]
Piano klasikoko ikasketetan trebatua zen, zazpi urte zituenetik. Laster sartu zen Detroiteko jazz-esparruan, eta Yusef Lateef eta Lucky Thompson saxofoi-jotzaileekin edo Kenny Burell gitarristarekin jo zuen. Parisen egon ondoren, New Yorken jarri zen bizitzen eta Terry Gibbsen laukotean sartu zen. John Coltrane ezagutu zuenean bere taldearekin jo zuen.[1]
John Coltranerekin ezkondu zen, eta musikaria hil zenetik bere ondarearen zaintzailea izan zen.[1][2]
Coltrane hil ondoren, bere bizitza espiritualtasunera eta meditaziora bideratu zuen, Indiara bidaiatu eta hinduismoan hasi zen, 'Turiya Sangitananda' izena hartu zuen. Kaliforniara itzuli ondoren, gogoeta-musikan aritu zen.[4][1]
John Coltraneren lana inspirazio-iturri garrantzitsua izan zen harentzat, baina Alicek bere musika-estilo propioa garatu zuen bere instrumentu nagusiekin, pianoarekin, organoarekin eta harparekin, baita bibrafonoarekin eta Indiako instrumentu batzuekin ere, besteak beste tanburarekin.